BIDASOAKO HITZA | APIRILAK 22, 2016


GipuzkoAround sarean da


Pixkanaka mamitzen ari da lau irundarrek sustatutako Gipuzkoaround proiektua. Hemendik aurrera, webgunea martxan daukate: www.gipuzkoaround.eus. Egitasmo horren barruan, Gipuzkoako udalerri guztietan grabaketa bat egingo dute, eta zati guztiak bideo batean elkartuko dituzte.

Iñaki Goikoetxea proiektuko kideak jakinarazi duenez, dagoeneko Gipuzkoako 89 udaletara eskutitzak bidali dituzte proiektuaren berri emanez, eta bideoa grabatzeko toki esanguratsu baten berri emateko eskatuz. Grabaketa hori udaran egingo dute.

Udalen lehen erantzunak jasotzen ari direla gaineratu du, baina pertsona indibidualak eta taldeak ere harremanetan jarri direla beraiek. Proiektua ezagutzera ematen saiatzen ari gara eta email sorta bat bidaltzen ari gara atxikituta ikus dezakezun gutunarekin.