DSS2016.EU | MAIATZAK 16, 2016


#GipuzkoAround: Gipuzkoako udalerri guztiak elkartzeko bideoa


Batzuetan, proiektu hoberenak ideia eroekin sortzen dira eta GipuzkoAround bi lagunen arteko hitzaldi informal batean hasi zen: zergatik ez bisitatu Gipuzkoako herri guztiak egun batean? Denborarekin hasierako ideia hau osatzen joan zen eta eta lau lagunen arteko ekimena gauzatu zen, Gipuzkoako 89 herri eta hiriak lotzeko bideo bat grabatzeko asmoz; proiektua aurkeztu eta honek Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren babesa jaso zuen, 2.016 euroko dirulaguntzarekin.

Zein da proiektuaren helburua? GipuzkoAround-eko kideen ustez, Gipuzkoako herri eta hiri guztiek txoko, gauza eta pertsona interesgarriak dituzte baina jendeak oro har, bai Gipuzkoan bizi direnek, bai kanpotik etor daitezkeen bisitariek, ezagutzen ez dituztenak. Txoko hauek guztiak ezagutzera eman nahi dira bideo baten bidez eta mundu guztiak baloratu ditzala; gainera, GipuzkoAround-ek beste helburua ere badu: Gipuzkoako udalerrietan bizi eta lan egiten duten pertsonen parte-hartze aktiboa.

Proiektua lau fasetan banatzen da:
Ekainera arte, lehen zatian proiektua ezagutzera ematen ari da, www.gipuzkoaround.eus webgunearekin, sare sozialen ematen ari den presentziarekin eta Gipuzkoako udal guztiei eta kultur eta turismo arloko eragile nagusiei bidali zaizkien gutunekin. Nahi duen guztiak udalerri bakoitzean egingo den grabaketan agertu beharko lirateken txokoen proposamenak egin ditzake hiru bide erabiliz: sare sozialetan #GipuzkoAround traolarekin, webgunean eskuragarri dagoen formularioa betez edo info@gipuzkoaround.com helbidera email bat bidaliz.
Ekainaren bukaeran, grabaketa egiteko antolatuko diren ibilbideak eta ordutegiak aurkeztuko dira, baita udalerri bakoitzean aukeratutako txokoa ere. Gainera, grabaketaren logistikaren xehetasun guztiak itxiko dira.
Uztailaren 23tik 26ra, grabaketa burutuko da, bi kotxetan eta 4 egunetan egingo den bidaian, egun bakoitzeko hogei bat herri bisitatuz. Nahi duena grabaketara hurbildu daiteke eta sare sozial eta GPS tresnen bidez zuzeneko jarraipena egin ahalko da. Making of baten grabaketa ere egingo da.
Abuztuan edo irailean, GipuzkoAround bideoa eta making of-aren aurkezpena, webgunea eguneratuko da proiektuan sortutako eduki guztiekin, betiko Interneten geratuko direnak.

​Bideoaren atzean Irungo lau lagunez osaturiko taldea dago, komunikazio arloko eta teknologia berrien profesionalak. María Rubio, Iker Zaballa, Javier Iribarren eta Iñaki Goikoetxea. Ez da lehen aldia horrelako esperientziaren gainean; GipuzkoAround-ekin 'Dancing in the Basque Country' bideoaren ildoa jarraitzeko asmoa dago, lagunen koadrila berdinaren eskutik 2010ean sortua eta urte hauetan Youtuben 478.000 ikustaldi baino gehiago lortu dituena.

"Todos los pueblos y ciudades de Gipuzkoa tienen lugares, cosas y personas interesantes y que el gran público, tanto las personas que viven en Gipuzkoa como las y los visitantes que puedan llegar desde fuera, no conocen. Se quieren dar a conocer todos estos rincones"