DSS2016 - ENERGIA OLATUAK

Donostia/San Sebastián Europako Kultur Hiriburua da 2016an Poloniako Wroclaw hiriarekin batera.

 

Energia Olatuak Hiriburuan herritarren ekimenak babesteko abian jarri duen programa da. Ekimen honen bidez, herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek helarazitako kultur egitasmoak eta proposamenak laguntzen ari dira: guztira 2.016 euroko 110 proiektu babestuko dira (GipuzkoAround horietako bat delarik) eta beste hamaika 20.160 eurorekin.

 

Proiektuen aukeraketa Ardora deituriko batzordeak egiten du, Donostiako herritarren artean zozketaz aukeratutako taldea dena. GipuzkoAround proiektua (hasieran Gipuzkoa88 deitzen zena) 2015eko azaroko proiektuen deialdiak aukeratua izan zen eta, proiektuaren aurkezpenean, Europako Hiriburutzarekin lotura duten balore hauek kontutan hartu ziren: - Gipuzkoako herri guztietan bizi den biztanleen parte-hartze aktiboa. - Gaztez osaturiko ekimena da, medio dinamiko eta berriak erabiltzen dituena. - Lurraldearen nortasuna sortzen laguntzen du, hau kultur hiriburuarekin lotuz. - Epe iraunkorrean inpaktua izango du bideoa eta 4 hizkuntzatan egindako webgunea denboran geratuko direlako. - Gipuzkoako herri guztien ezagutza bultzatuko du, hemen bizi direnentzat, baita kanpokoentzat ere.

 

PRENTSA OHARRA Donostia/San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016

 

Sare sozialetan, Energia Olatuak programan aukeratutako beste proiektuen jarraiepena egin daiteke #EnergiaOlatuak hashtag edo traolaren bidez.