Making Of, nola egin zen

GipuzkoAround bideoaren ekoizpena erronka handia izan da, ez soilik Gipuzkoako herri bakoitzean txoko bat identifikatu behar izan delako, bideoaren grabaketa lau egunetan jarraian egin zelako baizik: 2016ko uztailaren 23tik 26ra.

Grabaketa lau egunetan banatu zen, Gipuzkoan zehar ibilbide logikoena egiten saiatuz: lehen egunean Donostialdea, Bidasoa eta Tolosaldea; bigarrenean Tolosaldeatik jarraituz Goierriraino; hirugarrenean Urola-Garaia eta Debagoiena eta laugarren eta azken egunean Bergaratik kostalderaino eta Donostira itzuliz. 20-25 udalerri egunero batez beste eta kilometro asko leku guztietara iristeko.

Herri bat: eszena txiki bat, eta grabaketa bakoitza aurretik egindakoarekin eta jarraian etorriko zenarekin lotuta zegoen. Horretarako, gauza asko kontutan hartu behar ziren: protagonista eta kameraren arteko distantzia, grabaketa egiteko anguloa, eszenan parte hartzen zuten pertsonen mugimenduak... Hori guztia 89 aldiz eta bideoaren parte handi batean zailtasun gehiago ematen zuten beste elementuak ere bazeuden, dantzariak, txalapartariak edo sartzen eta ateratzen ziren objektuak. Eta Gipuzkoan gaudenez hori guztia, momentuaren arabera, hotza, euria, hodei eta eguzkiarekin egin behar izan genuen.

Eszena bakoitza hainbat aldiz grabatzen zen gero hoberena aukeratu ahal izateko; hori dela eta toma faltsu asko sortu ziren.

Gipuzkoan zehar egindako 4 egunetako abentura ahaztezin honen laburpena, proiektuaren sortzaileen hitzetan, ideia nola sortu zen, dena nola antolatu zen eta grabaketan eman ziren anekdotak azalduz, making of honetan ikus daiteke:


Eskerrik asko GipuzkoAround proiektua egi bihurtzera lagundu gaituzuen guztioi!