IKER ZABALLA

Capricornus naiz eta astearen gure eguna larunbata dela esaten dute.

Larunbatak lagunekin egoteko dira, familiarekin gozatzeko eta GipuzkoAround bezalako proiektu pertsonalak garatzeko egunak ere.


Gustuko dut gauza berriak ezagutzea eta agian horregatik nire ikasketak hain anitzak dira.


Komunikazioan lizentziatua naiz eta nire praktikak Teledonosti edo Localia bezalako telebistetan egin ondoren, nire formazioa karreran ikasitakoarekin ezin zela mugatu erabaki nuen.


Botak jarri eta ikasten jarraitzeari ekin nion. Orain diseinu grafikoan teknikoa naiz eta master hauek ditut: marketing zuzendaritza eta komunikazioa eta beste bet web garapen eta multimedian. Hori gutxi izango balitz, nire curruculumean kolorea jartzeko aho eta hortzen higienea goi-zikloa ikastera animatu nintzen.


Komunikazio agentzia eta hezkuntza ez formalarekin lotura duten enpresetan lan egin dut. Gaur egun bi lan arlo hauek uztartzen ditut, giza zerbitzuen erakunde batean proiektuen dinamizatzailea naiz eta e-Learning enpresa batean formakuntza diseinatzaile eta bideo edizio lanak egiten ditut.


Nire grinen artean, ikus-entzunezko sorkuntza dago eta GipuzkoAround helburu ona da bideo eder bat egiteko. Bideoaz gain diseinu grafikoa eta webgunea nire porfolioan ere sartuko dira; hau hobeto ezagutzeko nire webgunean sartzera gonbitea luzatzen dizut: ikerzaballa.com


Gipuzkoan elkar ikusiko dugu!