JAVIER IRIBARREN LEGORBURU

30 urteko irundarra. Nork esan behar zidan Gipuzkoaren gainean, nire sorterria dena, idazten egongo nintzela mila kilometrotara, urruti nagoenean? 5400 bat kilometro banantzen naute: mendiak, hondartza, euria, txakolina, sagardoa, euri gehiago, pintxoak eta etxean egindako hainbeste bazkari...

Bai, ez dago etxetik urruti egotea bezala nondik gatozen benetan baloratzeko. Barru-barruan, badakizu ez duzula soilik falta botatzen leku bat, lekua pertsona aproposekin une jakin batean elkartzen denean aparteko nahasketa eginez, hori da faltan botatzen dena.


Informatika Aplikazioen Garapena ikasi nuen eta nire bizitza profesionalaren hasieratik Irundik joaten eta etortzen ibili naiz. Hasieran Madrilen bi urtez eta 2012 urtetik Abu Dhabi-ra, Arabiar Emirerri Batuen hiruburura, lan egitera etortzeko erronka onartu nuen. Betidanik bidaiari amorratua izan naiz eta leku eta kultura berriak ezagutzeko gogoak izan ditut. Gaur egun aireportuetan lan egiten dut, oso urruti ikusten nituen leku jomuga duten hegazkinen informazioa erakusten duten pantailen artean; orain toki zoragarri horiek hurbilago ditut eta ez dut ezagutzeko aukerarik galdu, munduko herrialde guztietako pertsona zoragarriekin batera.


Lehen esaten nuen bezala, aukerak aprobetxatu behar dira eta 5400 kilometroko distantzia ez zen oztopoa izan behar proiektu honetan parte hartu ahal izateko. Beti faltan botatzen dudan nire familiak zerbait erakutsi badit, ezer ezinezkoa dela da eta, datorrena datorrela, nagoen tokian nagoela, beti itzultzeko lekua izango dudala.


Leku hori Gipuzkoa da eta GipuzkoAround proiektuan parte hartzeak urruti nagoenean etxetik hurbilago sentitzeko aukera ematen dit eta, baita munduan dagoen txokorik politenetariakoa, bidean ezagutzen dudan jendearekin elkarbanatzea ere. Gainera, etxean opor egun batzuk pasako ditut, primeran!

Ziur nago, kanpoan bizi den jende asko identifikatua sentituko dela eta, proiektu honekin faltan botatzen den lurra hurbilago sentitzeko aukera ematen bada, mereziko du.