Zer da GipuzkoAround?

GipuzkoAround proiektuak Gipuzkoako 89 udalerriak lehen aldiz bideo baten elkartzeko helburua dauka. 4-5 minutuko bideoan gure lurralde historikoaren herri eta hirien txoko, kale, monumentu, paisaia eta pertsona esanguratsuenak biltzeko.

 

Nola sortu zen?

Proiektua 2015ean zehar landu zen eta hasierako ideia eroa Gipuzkoako herri guztiak egun batean bisitatzea zen eta, aukera aprobetxatuz, zergatik ez horren gaineko bideo bat egitea? Ekimena garatzen joan zen gaur egungo proiektua burutu arte, 4-5 egunetan, jarraian egin zen grabaketa eta 'Dancing in the Basque Country' bideoaren ildoa jarraitzeko asmoz, lagunen koadrila berdinaren eskutik 2010ean sortua eta urte hauetan Youtuben 471.000 ikustaldi baino gehiago lortu dituena.

Bideoa ikusi

 

Zein da helburua?

Gure ustez Gipuzkoako herri eta hiri guztiek txoko, gauza eta pertsona interesgarriak dituzte baina jendeak oro har, bai Gipuzkoan bizi direnek, bai kanpotik etor daitezkeen bisitariek, ezagutzen ez dituztenak. Txoko hauek guztiak ezagutzera eman nahi ditugu eta mundu guztiak baloratu ditzala; gainera, GipuzkoAround-ek beste helburua ere badu: Gipuzkoako udalerrietan bizi eta lan egiten duten pertsonen parte-hartze aktiboa.

 

Nola egingo da bideoa?

Proiektuak lau fasetan banatuko da:

1) Martxoa-ekaina:
Lehen zatian proiektua ezagutzera emango da, webgunearen aurkezpenarekin, sare sozialen egongo den presentziarekin eta Gipuzkoako udal guztiei eta kultur eta turismo arloko eragile nagusiei bidaliko zaizkien gutunekin. Nahi duen guztiak udalerri bakoitzean egingo den grabaketan agertu beharko lirateken txokoen proposamenak egin ahalko ditu, webgunean eskuragarri egongo den formulario baten edo emailaren bitartez.

2) Ekaina-uztaila:
uztailaren bukaerako 4-5 egunetan proiektuaren grabaketa egiteko antolatuko diren ibilbideak eta ordutegiak aurkeztuko dira, baita udalerri bakoitzean aukeratutako txokoa ere. Gainera, grabaketaren logistikaren xehetasun guztiak itxiko dira.

3) Uztaila:
grabaketa burutuko da, bi kotxetan eta 4-5 egunetan egingo den bidaia, egun bakoitzeko hogei bat herri bisitatuz. Nahi duena grabaketara hurbildu daiteke eta sare sozial eta GPS tresnen bidez zuzeneko jarraipena egin ahalko da. Making of baten grabaketa ere egingo da.

4) Iraila-urria:
GipuzkoAround bideoa eta making of-aren aurkezpena, webgunea eguneratuko da proiektuan sortutako eduki guztiekin, betiko Interneten geratuko direnak.

 

Nor dago bideoaren atzean?

Irungo lau lagunen taldea gara, komunikazio arloko eta teknologia berrien profesionalak. María Rubio, Iker Zaballa, Javier Iribarren eta Iñaki Goikoetxea.

Taldekideak ikusi

GipuzkoAround Olas de energía/Energia olatuak programaren barnean aukeratua izan da, Donostia/San Sebatián 2016 Europako Kultur Hiriburuak herritarren kultur ekimenak bultzatzeko abian jarri duena. Gainera, GipuzkoAround Gipuzkoako herritar guztien ekarpenen zain dago, zure txokoa proposatu eta parte hartu gurekin!